Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan.

Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional …

Graphic Novel, 296 Seiten

Sprache: Basque

Veröffentlicht von Astiberri.

Mehr anzeigen
ISBN:
978-84-18909-42-9
ISBN kopiert!

Rezensionen

hat Maus von Art Spiegelman besprochen

Istorio gogorra, baina kontatu beharrekoa

Naziek egindako izugarrikeriak modu gordinean kontatzen ditu komikiaren egileak. Kontakizunaren zintzotasuna eskertzekoa iruditu zait. Bere familiak jasandakoa azaltzen badu ere, ez baita idealizazioetan erortzen. Adibidez, ez da saiatzen bere aitaren "berezitasunak" edo bien arteko harremanaren gorabeherak ezkutatzen.

Art Spiegelmanek komikian juduak, poloniarrak, naziak... irudikatzeko animaliak erabili izanak eztabaida eragin zuela irakurri dut, baina oso ondo funtzionatzen duela iruditu zait. Harrigarria da batzuetan ze indarra duten marrazkiek. Ez dut uste berehalakoan ahaztuko ditudanik saguen izu eta sufrimendu aurpegiak...

Itzulpenari dagokionez, ez dut jatorrizkoa irakurri, baina asko gustatu zait Vladek Spiegelmanek ingelesarekin dituen zailtasunak itzultzean Julen Gabiriak erabili duen "euskara hautsia".